Alberto Savinio

Andrea Alberto Francesco de Chirico, Alberto Savinio izengoitiaz (Atenas, 1891ko abuztuaren 25a – Erroma, 1952ko maiatzaren 5a) italiar idazle, margolari, musikari, kazetari, saiakeragile eta musikagilea izan zen.

Atenasen jaio zen, Italiako trenbideetako ingeniari baten semea. Giorgio de Chiricoren anaia gaztea izan zen. Hamabi urterekin pianoan eta musika-konposizioan graduatu zen Atenasko Kontserbatorioan. Aita hil ondoren, familia Italiara joan zen, eta gero Munichera. Han Saviniok musika ikasketak zabaldu zituen Max Regerrekin. Arrakastaz hasi zen operak konposatzen eta 1911n Parisen kokatu zen eta abangoardia artistikoa ezagutu zuen. 1914an "Alberto Savinio" izengoitia aukeratu zuen bere anaia Giorgiorengandik bereizteko. Urte horretan "Sincerismo" izeneko musika mugimendua sortu zuen, disonantzia eta erritmoa ezaugarri zituena. Guztira bost opera konposatu zituen.

47 liburu ere argitaratu zituen, tartean nobelak, poemak, autobiografia eta memoriak.

Lehen Mundu Gerra hasi eta gutxira, Italiako armadan sartu zen. Bere anaiarekin batera Ferrarara bidali zuten eta han margolaritza metafisikoa sortu zuten Carlo Carràrekin batera. 1917an Salonikara bidali zuten armadako interprete gisa.

1919 eta 1922 artean La Ronda literatur aldizkariaren kolaboratzaileetako bat izan zen. Parisen, 1926tik, margolaritzan aritu zen. Surrealismoan eragin handia izan zuen eta, aldi berean, Guillaume Apollinaire, Picasso, Jean Cocteau, Max Jacob eta Fernand Légerren eragina jaso zuen. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 4 emaitzak -- 4 bilaketa honetara 'Savinio, Alberto', Bilaketaren denbora: 0,04s Findu emaitzak
  1. 1
    nork Savinio, Alberto
    Argitaratua 1999
    Sailkapena: BS Sav
    Liburua
  2. 2
    nork Savinio, Alberto
    Argitaratua 1996
    Sailkapena: BS Sav
    Liburua
  3. 3
    nork Savinio, Alberto
    Argitaratua 1988
    Sailkapena: BS MAUP Sav
    Liburua
  4. 4
    nork Savinio, Alberto
    Argitaratua 1983
    Sailkapena: BS Sav
    Liburua
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali