Ez dago emaitzarik

Ez dago emaitzarik - Savall, Jordi - . Berriz bila dezakezu datuak aldatuz.

Jordi Savall

Jordi Savall (Igualada, Bartzelona, 1941eko abuztuaren 1a) kataluniar biola-jotzailea eta orkestra-zuzendaria da.

Bartzelonako Kontserbatorioan ikasketak egin ondoren, antzinako musika eta antzinako tresnak (bereziki, ''viola da gamba'') landu zituen Wieland Kujkenekin Bruselan eta August Wenzingerrekin Basilean. 1973an, irakasle gisa hasi zen Basilean. Antzinako musikako hainbat talde sortu ditu, hala nola Hesperion XX (1974), La Capella Reial de Catalunya (1987) eta Le Concert des Nations (1989). Talde horiek antzinako tresnak jotzen dituzte eta, batez ere, espainiar, frantses eta italiar maisuen antzinako lanak eta Bachenak lantzen dituzte. Jordi Savallek lan handia egin du musika barrokoa berritzen. Besteak beste, Alan Corneauren ''Tous les matins du monde''(1991) filmeko musika zuzendu eta jo zuen. Lan horri esker, Marin Marais eta Jean de Sainte-Colombe musikagileen lanak ezagutarazi ziren. Wikipediatik informazioa lortu