Karl Marx

Karl Heinrich Marx (Treveris, Prusiako Erresuma, 1818ko maiatzaren 5a - Londres, 1883ko martxoaren 14a) alemaniar filosofo eta politika zein ekonomiaren pentsalaria izan zen, bereziki ezaguna komunismoaren aitzindaria izateagatik. Gaur egungo Alemaniako Treverisen jaioa, Marxek zuzenbidea eta filosofia ikasi zituen unibertsitatean, eta Jenny von Westphalenekin ezkondu zen 1843an. Bere argitalpen politikoen eraginez, Marx estaturik gabe gelditu zen eta Londresen bere emaztearekin eta seme-alabekin erbesteratu zen hamarkada batzuetan. Bertan bere pentsamendua garatzen jarraitu zuen Friedrich Engels pentsalari alemaniarrarekin lankidetzan, eta bere idatziak argitaratzen jarraitu zuen British Museumeko irakurketa gelan lan eginaz. Marxen teoriek garrantzi handia izan dute Aro Garaikideko pentsamendu filosofiko, politiko eta ekonomikoan, marxismoa izeneko teoria garatuz. Hainbat herrialdetako erregimen politiko bere ideologian oinarrituta eratu ziren.

Marxen lan ezagunena 1867ko ''Kapitala'' (''Das Kapital'') liburua izan zen. Halaber, Friedrich Engelsekin batera 1848an argitaratutako ''Alderdi Komunistaren Manifestua'' lanaren egilea ere izan zen. Lan horretan komunismoaren oinarri teorikoak eta helburuak lehen aldiz agertu ziren era sistematikoan. Marxek gizarteari, ekonomiari eta politikari buruzko teoria kritikoek, kolektiboki "marxismo" bezala ulertuta, gizartea klase-borrokaren bidez garatzen dela diote. Ekoizpen modu kapitalistan, klase menperatzaileek (burgesia izenaz ezaguna) produkzio baliabideak kontrolatzen dituzte, eta langile klaseek (proletalgoak) bitarteko horietan jarduten dute beraien lan indarra emanaz soldataren truke. Horren garapenerako bere teoria nagusia asmatu zuen, materialismo historikoa hain zuzen, historia ekoizpen-modu zenbaiten bilakaera besterik ez zela azalduz, klase-borrokaz irauliak eta azkenean komunismoa ekarriko zutenak. Lan horretan gainbalioaren ideia ere plazaratu zuen. Marxentzat, kapitalismoaren pean dauden klase antagonismoak, neurri batean bere ezegonkortasunagatik eta krisiak jotako izaeragatik, langile klasearen kontzientziaren garapena garatuko zuten, botere politikoa konkistatuz eta azkenean klaserik gabeko gizarte komunista eratuz, hain zuen ere, ekoizleen elkarte askea.

Marx gizakiaren historiako eragilerik garrantzitsuenetako bat bezala izan da hartua, bere lana goraipatua zein kritikatua izanik. Ekonomian egindako ekarpena oinarrizkoa izan da lanaren eta kapitalaren arteko egungo ulermenean, eta ondorengo pentsamendu ekonomikoetan. Mundu osoko intelektual, sindikatu, artista eta alderdi politiko askorengan eragina izan du Marxen obrak, eta hainbatek bere ideiak aldatu edo egokitu egin dituzte. Ohikoa da Marx aipatzea gizarte zientzia modernoen arkitekto nagusietako bat bezala. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 20 emaitzak -- 60 bilaketa honetara 'Marx, Karl', Bilaketaren denbora: 0,04s Findu emaitzak
  1. 1
    nork Marx, Karl, Marx, Karl
    Argitaratua 1976
    Sailkapena: De Mar 3
    Liburua
  2. 2
    nork Marx, Karl, Marx, Karl
    Argitaratua 1975
    Sailkapena: De Mar 2
    Liburua
  3. 3
    nork Marx, Karl, Marx, Karl
    Argitaratua 1974
    Sailkapena: De Mar 1
    Liburua
  4. 4
    nork Marx, Karl, Marx, Karl
    Argitaratua 1977
    Sailkapena: De Mar 3
    Liburua
  5. 5
    nork Marx, Karl, Marx, Karl
    Argitaratua 1977
    Sailkapena: De Mar 2
    Liburua
  6. 6
    nork Marx, Karl, Marx, Karl
    Argitaratua 1977
    Sailkapena: De Mar 1
    Liburua
  7. 7
    nork Marx, Karl
    Argitaratua 2018
    Sailkapena: Id Mar
    Liburua
  8. 8
    nork Marx, Karl
    Argitaratua 1952
    Sailkapena: Id Mar
    Liburua
  9. 9
    nork Marx, Karl
    Argitaratua 2017
    Sailkapena: Id Mar 1,5/2
    Liburua
  10. 10
    nork Marx, Karl
    Argitaratua 2017
    Sailkapena: Id Mar 1,5/1
    Liburua
  11. 11
    nork Marx, Karl
    Argitaratua 2016
    Sailkapena: Id Mar 3
    Liburua
  12. 12
    nork Marx, Karl
    Argitaratua 2016
    Sailkapena: Id Mar 2
    Liburua
  13. 13
    nork Marx, Karl
    Argitaratua 2016
    Sailkapena: Id Mar 1
    Liburua
  14. 14
    nork Marx, Karl
    Argitaratua 2016
    Sailkapena: Id Mar 1-3
    Liburua
  15. 15
    nork Marx, Karl
    Argitaratua 2009
    Sailkapena: Id Mar
    Liburua
  16. 16
    nork Marx, Karl
    Argitaratua 2007
    Sailkapena: Ic Mar
    Liburua
  17. 17
    nork Marx, Karl
    Argitaratua 1968
    Sailkapena: Id Mar 2
    Liburua
  18. 18
    nork Marx, Karl
    Argitaratua 1967
    Sailkapena: Id Mar 1
    Liburua
  19. 19
    nork Marx, Karl
    Argitaratua 1980
    Sailkapena: De Mar 2
    Liburua
  20. 20
    nork Marx, Karl
    Argitaratua 1980
    Sailkapena: De Mar 1
    Liburua
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali