Franz Kafka

Franz Kafka (Praga, Txekia, 1883ko uztailaren 3a - Viena, Austria, 1924ko ekainaren 3a) bohemiar ipuin-idazle eta eleberrigile bat izan zen. Klase ertaineko familia aleman-judu baten jaio zen Pragan, Bohemiako Erresumako hiriburuan, orduan Austria-Hungariako Inperioaren zati zena, gaur egun Txekiar Errepublikako hiriburua. Abokatu gisan trebatu zen eta bere hezkuntza juridikoa amaitu ondoren, lanaldi osoz aritu zen aseguru konpainia batean eta idaztea bere aisialdira baztertzera behartu. Bere bizitzan, Kafkak ehunka gutun idatzi zizkien senideei eta gertuko lagunei, aitari barne. Hainbat emakumerekin izan zituen harremanak, baina ez zen inoiz ezkondu. 1924an hil zen 40 urte zituela, tuberkulosiak jota.

Alemanezko eleberrigile eta ipuin-idazle izan zen eta, oro har, XX. mendeko literaturako pertsonaia garrantzitsuenetakotzat hartzen da. Haren lanak errealismoaren eta fantastikoaren elementuak fusionatzen ditu. Normalean, protagonistak isolatuta agertzen dira, egoera bitxi edo surrealistetan, eta botere sozio-burokratiko ulertezinei aurre egin behar diete. Alienazioa, antsietate existentziala, erruduntasuna eta absurdoaren gaiak aztertzen ditu. Lanik ezagunenen artean, ''Metamorfosia (Die Verwandlung), Prozesua (Der Process)'' eta ''Gaztelua (Das Schloss)'' daude. "Kafkar" terminoa hizkuntza guztietan sartu da, haren idazlanetan agertzen direnak bezalako egoerak deskribatzeko.

Haren lan gutxi argitaratu ziren bizi zen artean: ''Gogoeta'' eta ''Herriko medikua'' ipuin bildumak, eta banakako ipuin batzuk, ''Metamorfosia'' esaterako. Literatura aldizkarietan argitaratu ziren, baina arreta txikia jaso. Testamentuan, Kafkak bere gordetzaile eta lagun Max Brodi amaitu gabeko lanak suntsitzeko agindu zion, besteak beste ''Prozesua'', ''Amerika'' eta ''Desagertutako gizona'' eleberriak, baina Brodek ez zituen agindu horiek kontuan hartu. Haren lanak idazle, kritikari, artista eta filosofo ugarirengan eragin du, XX. eta XXI. mendeetan. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 20 emaitzak -- 66 bilaketa honetara 'Kafka, Franz', Bilaketaren denbora: 0,04s Findu emaitzak
  1. 1
    nork Kafka, Franz, Kafka, Franz
    Argitaratua 2022
    Sailkapena: Bc1 Kaf 4 Lefebvre
    Liburua
  2. 2
    nork Kafka, Franz, Kafka, Franz
    Argitaratua 2022
    Sailkapena: Bc1 Kaf 3 Lefebvre
    Liburua
  3. 3
    nork Kafka, Franz, Kafka, Franz
    Argitaratua 2018
    Sailkapena: Bc1 Kaf 2 Lefebvre
    Liburua
  4. 4
    nork Kafka, Franz, Kafka, Franz
    Argitaratua 2018
    Sailkapena: Bc1 Kaf 1 Lefebvre
    Liburua
  5. 5
    Liburu kapitulua
  6. 6
    Liburu kapitulua
  7. 7
    Liburu kapitulua
  8. 8
    Liburu kapitulua
  9. 9
    Artikulua
  10. 10
    nork Kafka, Franz
    Argitaratua izan da Strafen
    Artikulua
  11. 11
    nork Kafka, Franz
    Argitaratua izan da Strafen
    Artikulua
  12. 12
    nork Kafka, Franz
    Argitaratua izan da Strafen
    Artikulua
  13. 13
    nork Kafka, Franz
    Argitaratua izan da Deutsche Erzähler 1920-1960
    Liburu kapitulua
  14. 14
    nork Kafka, Franz
    Argitaratua 1990
    Sailkapena: Wk Kaf
    Liburua
  15. 15
    nork Kafka, Franz
    Argitaratua 1998
    Sailkapena: Wk Kaf
    Liburua
  16. 16
    nork Kafka, Franz
    Argitaratua 1953
    Sailkapena: Wk Kaf
    Liburua
  17. 17
    nork Kafka, Franz
    Argitaratua 1958
    Sailkapena: Wk Kaf
    Liburua
  18. 18
    nork Kafka, Franz
    Argitaratua 1935
    Sailkapena: Wk Kaf
    Liburua
  19. 19
    nork Kafka, Franz
    Argitaratua 1953
    Sailkapena: Wk Kaf
    Liburua
  20. 20
    nork Kafka, Franz
    Argitaratua 1937
    Sailkapena: Wk Kaf
    Liburua
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali