Thomas Hobbes

Thomas Hobbes (Westport, Malmesburytik hurbil, 1588ko apirilaren 5a — Derbyshire, 1679ko abenduaren 4a) filosofo ingelesa, filosofia modernoaren sortzaileetako bat izan zen. Bere lanik ezagunena ''Leviathan'' (1650) da: bertan teoria kontratualistaren oinarriak ezarri zituen; oinarri horiek izugarrizko garrantzia izan zuten mendebaldeko filosofia politikoaren garapenean. Filosofia ez ezik, etika, historia, teologia, geometria eta fisika jorratu zituen, besteak beste.

Absolutismo politikoaren autore garrantzitsuenetakotzat jotzen da, eta bere pentsamendua liberalismoaren funtsezko zenbait kontzeptuk osatzen dute, hala nola: norbanakoaren eskubidea, pertsonen berdintasun naturala eta estatuaren izaera konbentzionala. Bere gizakiarekiko ikuspegiak egun ere arrakasta handia du, interes pertsonalean oinarritzen den giza elkarlan edo kooperazioaren ideiak, esaterako. Ingalaterrako oso garai gatazkatsuan bizi izan zen eta horrek eragin nabarmena du bere planteamendu politikoan, bere proposamen politikoaren helburua estatu baketsua lortzea baita. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 2 emaitzak -- 2 bilaketa honetara 'Hobbes, Thomas', Bilaketaren denbora: 0,06s Findu emaitzak
  1. 1
    nork Hobbes, Thomas
    Argitaratua 2011
    Sailkapena: Ne Hob
    Liburua
  2. 2
    nork Hobbes, Thomas
    Argitaratua 1984
    Sailkapena: Ne Hob
    Liburua
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali