Christian Dietrich Grabbe

Christian Dietrich Grabbe (Detmold, 1801eko abenduaren 11 – ''ibidem'', 1836ko irailaren 12a) Vormärz garaiko alemaniar antzerkigilea izan zen.

Espetxe-funtzionario baten semea izan zen. Hamasei urterekin hasi zen antzerki-lanak idazten, institutuan zegoela. Beka bati esker, zuzenbidea ikasi ahal izan zuen Leipzigen eta Berlinen, eta han ezagutu zuen Heinrich Heine. 1823an graduatu ondoren, antzerki zuzendari izaten saiatu zen, baina ez zuen lortu.

1826an legezko aholkulari militar izendatu zuten. 1831tik aurrera alkoholismoa jasan zuen. Frankfurtera joan zen bizitzera, eta gero Düsseldorfera, non Altes Theaterren lan egin baitzuen Karl Leberecht Immermannekin. 1836an hondatuta itzuli zen bere jaioterrira.

Gai historikoko antzezlanak idatzi zituen, mundu desilusionatu eta ezkor baten ikuspegiarekin. Heinek Alemaniako antzerkigile nagusienetakotzat hartu zuen eta "Shakespeare mozkor" bat deitu zion. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 6 emaitzak -- 6 bilaketa honetara 'Grabbe, Christian Dietrich', Bilaketaren denbora: 0,04s Findu emaitzak
  1. 1
    nork Grabbe, Christian Dietrich
    Argitaratua 1973
    Sailkapena: Wi Gra 6
    Liburua
  2. 2
    nork Grabbe, Christian Dietrich
    Argitaratua 1970
    Sailkapena: Wi Gra 5
    Liburua
  3. 3
    nork Grabbe, Christian Dietrich
    Argitaratua 1966
    Sailkapena: Wi Gra 4
    Liburua
  4. 4
    nork Grabbe, Christian Dietrich
    Argitaratua 1961
    Sailkapena: Wi Gra 3
    Liburua
  5. 5
    nork Grabbe, Christian Dietrich
    Argitaratua 1963
    Sailkapena: Wi Gra 2
    Liburua
  6. 6
    nork Grabbe, Christian Dietrich
    Argitaratua 1960
    Sailkapena: Wi Gra 1
    Liburua
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali