Max Frisch
Max Rudolf Frisch (Zurich, 1911ko maiatzaren 15a – Zurich, 1991ko apirilaren 4a) arkitekto eta idazle suitzarra izan zen, antzerkia eta eleberria bereziki landu zituena. Bigarren Mundu Gerraren ondoren alemanezko literaturak duen egilerik nabarmenetarikoa da, bai eta XX. mendeko suitzar idazlerik ezagunenetarikoa ere.Lanbidez arkitektoa zen. Antzerkigintzan aritu zen batez ere. Haren lanak parabolen antzekoak dira; psikologiak, ohiturek ez dute garrantzirik; pertsonaiak alegorikoak dira, lirismoa eta umorea guztiz alde batera uzten ez baditu ere. Brecht-en eragina igartzen zaio. ''Biedermann und die Brandstifter ''(1958, ''Su-emailleak, ''Antonio Labaienek itzulia), Zurich-eko burgesiaren aurreiritzi eta ahulezien satira da; ''Don Juan oder die Liebe zur Geometrie'' (1953, ''Don Joan edo geometriarekiko maitasuna''), maitasunaren eta bikotearen ukapena; ''Andorra ''(1961), arrazismoaren salaketa. Eleberri garrantzizkoak idatzi zituen gizon modernoaren alienazioa gai hartuta: ''Ez naiz Stiller'' (1954), ''Homo faber'' (1957), eta ''Mein Name sei Gantenbein ''(1964, ''Demagun Gantenbein naizela'') esaterako. Wikipediatik informazioa lortu
-
1nork Frisch, Max
Argitaratua izan da Sieben moderne Theaterstücke : Hermann Broch: Die Erzählung der Magd Zerline. Max Frisch: Jonas und sein Veteran. Ulrich Plenzdorf: kein runter kein fern. Georg Seidel: Villa Jugend. Botho Strauss: Die Zeit und das Zimmer. Marlene Streeruwitz: Waikiki-Beach. Peter Weiss: Wie dem Herrn Mockinpott das Leiden ausgetrieben wird ; Spectaculum 52Liburu kapitulua -
2Artikulua
-
3Liburu kapitulua
-
4
-
5
-
6
-
7
-
8
-
9
-
10
-
11
-
12
-
13
-
14
-
15
-
16
-
17
-
18
-
19
-
20