Friedrich Engels

thumb|thumbtime=83|start=0|Karl Marx ulertzeko gakoak Friedrich Engels filosofialari eta iraultzaile alemaniarra (Wuppertal, Renania, garai hartan Prusia, 1820ko azaroaren 28a - Londres, 1895eko abuztuaren 5a). Karl Marxen lagunmin eta lankidea izan zen eta, harekin batera, mugimendu sozialista nahiz komunistarentzako obra funtsezkoak idatzi zituen: besteak beste, Manifestu Komunista. I. zein II. Internazionalaren buruzagia izan zen.

Familia burges eta erlijioso batekoa zen arren, Manchesterren bere aitaren fabrikako arduradun egon zen bitartean langileen baldintza txarretaz ohartu zen. Bertan langileen egoera aztertu eta ekonomia kapitalistaren kontrako lehen kritika zientifikoetako bat egin zuen: sozialismoaren ildotik, langileriaren askatasunaren beharra azpimarratu zuen (''Ekonomia politikoaren kritikarako hastapenak'', 1844; ''Langile klasearen egoera Ingalaterran'', 1845).

1844ean Marxekin elkartu zen Bruselan. Elkarrekin ''Familia Santua, Alemaniar ideologia'' eta ''Alderdi Komunistaren Manifestua'' (1848) idatzi zituzten. Alemaniara itzuli ondoren, Kolonian, Barmenen eta Palatinatuan izan ziren matxinadetan parte hartu zuen armada errepublikarrarekin (1848). Mugimendu haren hondamendiaren ondoren ''Nekazarien gerra'' (1850), ''Reich-aren eraketarako Kanpaina ''(1850), eta ''Iraultza eta Kontrairaultza Alemanian ''(1851-1852) liburuak idatzi zituen Londresen. 1850etik 1869ra arte bere aitaren lantegian lan egin zuen eta era horretan lagundu ahal izan zion Marxi diru kontuetan. Hizkuntzak ikasi zituen, gizarteen historiak hobeto ezagutzeko, arazo militarrak ikertu zituen eta artikulu ugari idatzi zuen. Berriro Londresa itzulirik, Internazionalean bere lekua hartu eta Alemaniako sozial-demokraziaren garapena hurbiletik zaindu zuen (''Gothako eta Erfurteko programen kritika'', Marxekin batera, 1875-1891). Bere azken obretan teoria landu zuen gehienbat: ''Anti-Dühring'' (1877), ''Izadiaren dialektika ''(bukatu gabea), ''Familiaren, jabego pribatuaren eta Estatuaren jatorria ''(1884), ''Feuerbach eta Alemaniako filosofia klasikoaren bukaera ''(1888). ''Kapitala'' burutu zuen, Marxek bukatu gabe utzi baitzuen. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 20 emaitzak -- 24 bilaketa honetara 'Engels, Friedrich', Bilaketaren denbora: 0,04s Findu emaitzak
  1. 1
    nork Engels, Friedrich
    Argitaratua 1975
    Sailkapena: De Eng
    Liburua
  2. 2
    nork Engels, Friedrich
    Argitaratua 1967
    Sailkapena: Id Mar 1
    Liburua
  3. 3
    nork Engels, Friedrich
    Argitaratua 1977
    Sailkapena: De Eng
    Liburua
  4. 4
    nork Engels, Friedrich
    Argitaratua 1979
    Sailkapena: Bd Eng
    Liburua
  5. 5
    nork Engels, Friedrich
    Argitaratua 1973
    Sailkapena: Id Eng 4
    Liburua
  6. 6
    nork Engels, Friedrich
    Argitaratua 1973
    Sailkapena: Id Eng 3
    Liburua
  7. 7
    nork Engels, Friedrich
    Argitaratua 1973
    Sailkapena: Id Eng 2
    Liburua
  8. 8
    nork Engels, Friedrich
    Argitaratua 1973
    Sailkapena: Id Eng 1
    Liburua
  9. 9
    nork Marx, Karl, Engels, Friedrich
    Argitaratua 2017
    Sailkapena: Id Mar 1/5
    Liburua
  10. 10
    nork Marx, Karl, Engels, Friedrich
    Argitaratua 1974
    Sailkapena: Id Mar
    Liburua
  11. 11
    nork Marx, Karl, Engels, Friedrich
    Argitaratua 1964
    Sailkapena: De Mar
    Liburua
  12. 12
    nork Marx, Karl, Engels, Friedrich
    Argitaratua 1972
    Sailkapena: De Mar
    Liburua
  13. 13
    nork Marx, Karl, Engels, Friedrich
    Argitaratua 1977
    Sailkapena: De Mar 1
    Liburua
  14. 14
  15. 15
    nork Marx, Karl, Engels, Friedrich
    Argitaratua 1973
    Sailkapena: Bd Mar
    Liburua
  16. 16
  17. 17
    nork Marx, Karl, Engels, Friedrich
    Argitaratua 1962
    Sailkapena: Id Mar 1-39, Erg, Ver
    Liburua
  18. 18
    nork Marx, Karl, Engels, Friedrich, Marx, Karl
    Argitaratua 1979
    Sailkapena: De Mar 7
    Liburua
  19. 19
    nork Marx, Karl, Engels, Friedrich, Marx, Karl
    Argitaratua 1978
    Sailkapena: De Mar 6
    Liburua
  20. 20
    nork Marx, Karl, Engels, Friedrich, Marx, Karl
    Argitaratua 1975
    Sailkapena: De Mar 5
    Liburua
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali