Daniel Dennett
Daniel Clement Dennett (
Boston,
Massachusetts,
1942ko
martxoaren 28a -
Portland,
Maine,
2024ko
apirilaren 19a)
estatubatuar filosofo eta idazlea izan zen.
Zientzia kognitiboen esparruan
zientziaren filosofo nabarmenetakoa da, batez ere
kontzientziaren,
intentzionalitatearen,
adimen artifizialaren eta
memetikaren azterketan.
Darwinismoaren eta
erlijioaren gaur egungo esanahiari buruz egindako ekarpenak ere esanguratsuak dira. Tuftseko Unibertsitateko Ikasketa Kognitiboen Zentroa zuzendu zuen, eta bertan filosofiako katedraduna izan zen. 1987tik
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademiako eta
Europako Zientzia eta Arteen Akademiako kide izan zen.
Ateismo Berriko Lau Zaldizkoen parte bezala ere ezagutzen da,
Richard Dawkins,
Sam Harris eta
Christopher Hitchensekin batera.
Wikipediatik informazioa lortu
-
1
-
2
-
3