Pierre Boulez

Pierre Boulez (Montbrison, 1925eko martxoaren 26a - Baden-Baden, 2016ko urtarrilaren 5a) frantziar musikagile eta orkestra-zuzendari bat izan zen . Zientzietako karrerari uko egin ondoren, musikan murgildu zen. Schönberg, Berg eta Webern maisuen ikasketak eman zituen ezagutzera Frantzian, eta Debussyren estetika lehen mailara jaso zuen berriz ere. Frantziako musika dodekafonikoaren maisu nagusia da. Eragin handia du egungo musikan. Soinu-gaia oinarrizko elementuetara bihurtzeko ahaleginean, nazioarteko ospea jaso duten lan batzuk eskaini ditu: ''Le Visage Nuptial'' (''Ezkontzaren aurpegia''), koro eta orkestrarako pieza (1946-1950); ''Le Soleil des eaux'' (''Uretako eguzkia''), biolon eta orkestrarako pieza (1948); ''Polyphonie'' (''Polifonia''), 18 musika-tresnatarako pieza (1951), ''Le Marteau sans maître'' (''Maisurik gabeko mailua''), kontralto eta sei musika-tresnatarako pieza (1955), ''Pli selon Pli'' (''Pli Pliren arabera''), soprano eta orkestrarako pieza (1960). Musika-jaialdien sustatzailea, orkestra-zuzendaria, New Yorkeko Filarmonika eta BBC orkestretako zuzendaria, Pierre Boulez Frantziako musikari nagusietakoa da gaur egun. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 3 emaitzak -- 3 bilaketa honetara 'Boulez, Pierre', Bilaketaren denbora: 0,04s Findu emaitzak
  1. 1
    nork Boulez, Pierre
    Argitaratua 1979
    Sailkapena: Rb Bou
    Liburua
  2. 2
    Argitaratua 1980
    Beste egile batzuk: “...Boulez, Pierre...”
    Sailkapena: Rc WAGN Rin
    Liburua
  3. 3
    Argitaratua 1976
    Beste egile batzuk: “...Boulez, Pierre...”
    Sailkapena: Rc MAHL Gus
    Liburua
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali